Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen ditu Eusko Jaurlaritzak

Onuradunak
Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak, interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Diruz lagunduko diren lerroak

  • Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
  • Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak
  • Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.
  • Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira
  • Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, kutsaduraren erantzulea nor den zehazterik ez badago, edo «kutsatzen duenak ordaintzen du» printzipioari jarraiki legez birgaikuntza finantzatzearen erantzuletzat hartzerik ez badago.
  • ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak

Aurkezteko epea
2017ko urriaren 17a

KONTSULTATU

HEMEN ARAUTEGI OSOA