Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzeko diru-laguntzak zabaldu ditu
ONURADUNAK
Udalak, mankomunitateak, beste toki-entitate batzuk, toki-erakunde autonomoak, tokiko garapen-agentziak eta tokiko merkataritza – sozietateak.
DIRUZ LAGUNDUKO DIREN LERROAK
• Jasangarritasunerako hezkuntza: Eskolako 21 Agenda eta Tokiko 21 Agenda koordinatzea sustatzen duten ekintzak.
• Klima-aldaketa eta atmosfera: EAEn airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak, zarataren inguruko ekintzak, eta egoera arintzeko ekintzak (berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murrizteko ekintzak) eta egokitzeko ekintzak (klima-aldaketaren ondorioak murriztera bideratutako plangintza eta ekintzak).
• Lurzoru kutsatuak: Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerlanak, prebentzioa eta lehengoratzea egiteko lanak sustatzen dituzten ekintzak
• Natura ondarea eta biodibertsitatea: EAEko dibertsitate biologikoari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.
• BERRIA Ekonomia zirkularra. Hondakinak ez sortzeko–batik bat jakiak alferrik ez galtzeko eta biohondakinak ez eragiteko–ekintzak.
AURKEZTEKO EPEA: 2017ko irailaren 14a
KONTSULTATU HEMEN DIRU-LAGUNTZEN EBAZPENA
Zure udalerriak diru-laguntza hauetan sarbiderik daukan jakiteko jarri INGURUrekin harremanetan konpromisurik gabe:
Nerea Cuesta
ncuesta@inguru.com
945 286 100
Utzi iradokizuna